Prestejuan
Erosketa-otarrea
0 produktu
Prestejuanwww.prestejuan.com

Aurkezpena

Preste Juan denda 1995.urtean sortu zen Donostian eta hiriko zentroan bertan aurkitu daiteke. Alde Zaharreko bihotzean, Donostiako kokagune historikoan. Bertan geografia oroko jendea biltzen da gure hiria ezagutzeko, bai festei eta baita gure antzinako usadioei dagokionez ere.

Gure helbidea honakoa da: San Juan Kalea, 11-behea 20003 (San Sebastián-Donostia). Dendako ordutegia 10:00tik 13:30 tara eta 17:00tatik 20:30etara da, larunbata barne.

Preste komertzioa ESOTERISMO eta NEW AGE esparruan espezializatuta dago, merkatuko azken joerak lehenengo mailaz eskeiniz.

TRADIZIOA: Gizakiaren bilaketa espiritualaren oinarrizko euskarria, tradizio erlijioso eta filosofiko desberdinetan aldarrikatuta, historian zein politikan eragin tinkoa duena. Korronte erlijiotsu anitzek, esaterako, Budismoa (bere bide desberdinetan), Hinduismoa ( bhakti, jñana zein yoga alderdietan), Judaismoa (bere aurpegi biblikoan zein kabalistikoan), Kristautasunean, (bai prozesu historiko zein espiritualean, eta bere askaera azken Kontzilioaren ondoren), Islam-a eta zehazki Sufismoa, Taoismoa, etab.

MANTZIAK: Mantzia eta orokorki igarpenari dagokion guztia barne, (astrologia, tarota, kiromantzia, numerologia...) eta magia saila, aspektu tradizionalean zein berrian ere, Wicca bezala ezagututa.

NEW AGE: XIX. mendeko bukaeran jaiotako mugimendua dugu, masa mugimenduei esker XX.mendean zehar ezarritua. Honen izen ospetsuena Akuario Aroa da, eta teosofiarekin erlazionaturiko gaiak ikertzen ditu. Modernitateko "maisu espiritualak" (Krishnamurti, Osho, Yogananda, Gudjieff, Samael Aun Weor, E. Tolle S. Germain,...) eta bereziki "maisu goratuak" azpimarra daitezke esparru honen barruan.

Esoterismoa zentzu tradizionalean, antropologia eta historia bere besoetan hartuz. Esoterismoa bere adiera historikoan, pentsamenduko joera desberdinekin lotura handia izan duela ez da ahaztu behar, bai alderdi politikoan, bai alderdi sozialean ere. Horregatik ez dugu inoiz filosofia, historia...mundua alde batera uzten, azken finean, humanismo guztiaren ondorengo baikara.



© Copyright Librería Prestejuan. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gutukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: